miércoles, 8 de febrero de 2012

HTML Lenguaia

HTML (HyperText Markup Language) web orrialdeak diseinatzeko erabiltzen den Markaketa Lenguaia da. Web orrietan informazioa egituratzen du. Programaziozko lenguaiarekin konfunditu ohi da, baina ez dira berdinak.
Badaude web orriak diseinatzeko erabili al diren beste lenguaia batzuk, baina hau da gaur egun erabiltzen den lenguai estandarra mundu osoan. Makromediaren Dreamweaver deituriko software ospetzua ere asko erabili ohi da, baina gutxiago.
HTML lenguaia etiketa batzuez baliatzen da hasiera bat eta amaiera bat zehazteko. Modu honetan testuak, irudiak etab. ordenagailuko pantailan nola ikusiko diren finkatzen dute.


HTML adibide batzuk:



<HTML>: HTML dokumentuari hasiera ematen dion etiketa, nabigatzaileari jarraian datorren guztia html kode segida bezala hartu behar duela erakusten dio.


<HEAD>: html dokumentuaren goiburua definitzen du, goiburu honek, nabigatzailean zuzenean azaltzen ez den dokumentuaren gaineko informazioa dauka. <HEAD> goiburuaren barruan honako azpiatalak aurki ditzakegu.


<TITLE>: Orriaren izenburua zehazten du. Orokorrean, izenburua leihoaren gainean dagoen izen titulu-barran agertzen da.


<LINK>: zenbait ezaugarri aurreratuak definitzeko erabiltzen da, esate baterako estilo orriak, orriaren diseinurako erabiltzen direnak, adibidea: <link rel="stylesheet" href="/style.css" type="text/css">


<BODY>: dokumentuaren eduki nagusia edo gorputza definitzen du, nabigatzailean agertzen den html dokumentuaren atala da, etiketa honen barruan orri osorako komunak diren ezaugarriak finka daitezke, adibidez barne kolorea eta ertzeak. Gorputza edo <BODY> ren barruan hainbat etiketa sartzen dira.



Informazio gehiago gaztelaniaz emen

No hay comentarios:

Publicar un comentario